Konpromisoa dugu pertsonekin
Zugandik gertu gaude
Teknologia zure zerbitzura
Zer eskaintzen dugu?
Osoko osasun-laguntza ematen dugu: diagnostikoa, baja medikoak, errehabilitazioa eta jarraipena, eta pazientearen errekuperazioa.
Istripuek eragindako osasun-kostuak (ospitaleratzea, kirurgia, etab.) eta farmazia- nahiz lekualdatze-kostuak ordaintzen ditugu, gure baliabideekin nahiz baliabide itunduekin.
Zure enpresako langileek ohiko gaixotasunen edo lanekoak ez diren istripuen ondorioz baja hartzen dutenean, kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezintasunen prestazio ekonomikoez arduratzen gara, bai eta prozesu medikoen jarraipena egiteaz ere.
Prebentzioaren inguruko informazioa, sentsibilizazioa eta aholkularitza eskaintzen dugu. Etengabeko ikerketaren bidez, berrikuntza sustatzen dugu.
Lortu arriskuen prebentzioaren inguruan ematen ditugun zerbitzuei buruzko informazio gehiago
Bestelako prestazioak
Geure gain hartzen dugu langileen lanaldia murriztearen oinarri arautzailearen % 100*, minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat duen adingabea zaintzeko
*% 50etik gorako murriztea
Lan-baldintzek emakumezko langileen haurdunaldia edo edoskitzaroa kalte badezakete, geure gain hartuko dugu oinarri arautzailearen % 100.
Istripuak izan dituzten langileen behar berezien kasuan, lesionatuarentzako eta haren familiarentzako laguntza ekonomikoak eta arreta-zerbitzuak ditugu.
2018an, 5.440 eskaerari erantzun genien, zeinetan 12,82 milioi euro erabili baikenituen.
Informazio gehiago lortzeko, irakurri gizarte-ekintzaren atala
Beti zurekin
Laguntza behar duzue zuk edo zure langileren batek?
Larrialdiak 24 ordu
900 151 000
Erabiltzaileentzako arreta-zerbitzua
910 504 390
Arreta atzerrian
Atzerriko lan-istripuen kasuan, harremanetarako telefono-zenbaki bat duzu eskura, laguntza medikoa eskatzeko egin behar dituzun urratsak zeintzuk diren jakiteko.
+34 937 057 540
Zuretzako zerbitzu digital esklusiboak
Egunerokoa erraztu nahi dizugu! Horretarako, Asepeyo empresas aplikazioa eta Asepeyo Bulego Birtuala garatu ditugu.
Enpresei berariaz zuzendutako sektoreko lehen aplikazioa da Asepeyo empresas. Eguneroko kudeaketa eta izapideetarako informazio garrantzitsu guztia ematen du.
50 funtzio baino gehiago ditu, tartean:
- Absentismo-adierazle nagusiak denbora errealean kontsultatzea
- Zure kontaktu esklusiboarekin zuzenean harremanetan jartzea
- Mugikorretik laguntza-orriak bidaltzea
- Botika-kutxak eskatzea
- Gure zentroak bizkor aurkitzea
- Enpresako istripu eta bajen xehetasunak ikustea

Ezagutu Asepeyo Bulego Birtuala
Asepeyo empresas aplikazioaren bertsio bat da, ordenagailutik erabiltzeko pentsatua. Aplikazioaren bidez egin ditzakezun izapideez gain, Asepeyo Bulego Birtualaren bidez istripu-parteak kudeatu ahalko dituzu, bai eta enpresaren txostenak atzitu eta deskargatu ere, besteak beste.
Absentismoa kudeatzen laguntzen dizugu
“Absentismoaren kudeaketa arduratsua” eredua sortu dugu, zugan pentsatuta
Konpromiso hau betetzeko, kontuan hartzen ditugu enpresen gizarte-erantzukizuna, osasunaren sustapena eta prebentzio-kulturaren ezarpena.
Zure alde egin ditzakegun gauza guztiak ezagutzeko, joan “Zurekin kudeatzen dugu” atalera.
Gurekin alta eman nahi duzu?
Bidal iezazkiguzu zure datuak. 48 orduan baino gutxiagoan jarriko gara zurekin harremanetan: