Gure kudeaketa klinikoaren proiektua
Gure helburua zure osasuna praktika kliniko egokienen bidez hobetzea da. Horregatik, pazientea eta bere diagnostikoa dira gure kudeaketa klinikoaren ardatza.
Etengabeko hobekuntzara zuzendutako laguntza-eredu batean lan egiten dugu ondorengo oinarriekin:
- Ezaguera eta eskumenaren kudeaketa
- Gure profesionalen esperientzia
- Talde lanerako orientazioa –diziplina anitzeko gaitasuna indartuz –
- Emaitza klinikoen ebaluazio jarraitua
- Ibilbide luzea laneko osasuneko espezialista gisa
Gure osasun lantaldeak laneko arloan esperientzia duten 1.500 profesionalek osatzen dute, eta soluzio terapeutiko hoberenak eta eraginkorrenak eskaintzen ditu egoera bakoitzera egokituak. Gure asmoa da gure pazienteak era eraginkorrean, ahalik eta lehen-bailen sendatzea, horregatik eskaintzen dugu jarduera kliniko hoberena.
Laneko istripu eta gaixotasun profesionalak
Gure osasun-arreta sarearen bidez gertuko arreta lortzen dugu, profesionala eta osokoa, lehenengo sendaketa eta larrialdiko arretan hasita, ebakuntza kirurgikoa traumatologian, eta ondorengo errehabilitazioa arte. Osasun-arreta itunak dauzkagu beste Gizarte Segurantzaren mutua lankideekin gure gertutasuna areagotzeko. Zu sendatzeko beharrezkoak diren osasun-zerbitzu guztien kostua estaltzen dugu. Gure baliabideekin edo itundutako 1.400 zerbitzu baimendu baino gehiagoren bidez (ospitalizazioa, ebakuntzak…).
Gastu farmazeutiko guztiak ere ordaintzen ditugu, beraz, ez duzu gastu gehigarririk ordaindu beharko.
Osasun-arreta 24 orduak
Zuri laguntzeko prest, behar gaituzunean. Etengabeko zerbitzuak dituzu eskuragarri kokatutako zaintzen bidez itundutako zerbitzu-sare zabal batean. Istripuen kasuan, deitu eta zein den gertuen duzun zentroa adieraziko dizugu.
900 151 000
Atzerrian dauden langileak
Espainiatik kanpo lanean bazaude eta laneko istripu bat jasaten baduzu, deitu gure osasun-arreta telefonoetara. Osasun-aditu baten arreta jasoko duzu eta berak adieraziko dizu zer osasun-zentrora joan.
Langileak atzerrira joan aurretik, enpresak beharrezko izapideak burutu behar ditu.
+34 937 057 540
Ospitaleak
Osasun teknologia berriena daukagu. Gure ospitaleak dira gure zerbitzu eta espezializazio bokazioaren adierazle nagusiena. Laguntza-sarearen osagarriak dira lesioen diagnostiko eta tratamenduan. Laguntza integrala eskaintzen duten 2 ospitale ditugu, eguneko ospitale bat eta 2 ospitale mankomunatuak.
Gure ospitaleak
Ospitale mankomunatuak
Ospitaleen zerbitzuak:
- Larrialdiak
- Eremu kirurgikoa
- Zainketa Intentsiboen Unitatea
- Ospitalizazio unitateak
- Kanpo-kontsultak
- Diagnostiko-probak
- Errehabilitazioa
- Berregokitze profesionala
- Laborategia
- Farmazia
- Balorazio Funtzionalaren Unitatea
- Gizarte eta psikologia-laguntzaren saila
- Segurtasun zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak
Talde kirurgikoak eta espezializatze funtzionalen taldeak ospitaletako mediku taldearen osagaiak dira, beraz, talde bakoitzean hainbat eremuetako espezialistak daude.
Gure ospitaleak akreditatuta daude irakaskuntza-ospitale gisa BAME medikuen araututako hezkuntza burutzeko. Baita ere erizaintza, fisioterapia, erizaintzako laguntzaile, terapia okupazionalak, erradiologia eta elikadura teknikarien praktikak egiten dituzten ikasleak dituzte.
Gaixotasun profesionalen erreferentzia-unitateak
Gaixotasun profesionalen detekzioa, arreta, diagnostikoa eta aitorpena hobetzeko Gaixotasun Profesionalen Erreferentzia-Unitateak (UREP, Unidades de Referencia de Enfermedades Profesionales) sortu ditugu.
Unitate hauek laguntza tekniko espezializatua eskaintzen die laguntza-zentroen sareari eta laneko medizinan espezializatutako osasun-profesionalek osatzen dituzte. Beren betebeharrak dira:
- Gaixotasun profesionalen osasun-kudeaketa
- Hezkuntza lanak, beste osasun-profesionalekin eta prebentzio eta prestazio-adituekin batera.
- Laguntza-zentroetatik iritsitako kasuen aholkularitza eta orientazio-funtzioak
- Gaixotasun profesionalen jarraipen epidemiologikoa
- Ebidentzia zientifikoan oinarritutako gidaliburuak idatzi, ezarri eta aldiro berrikusi
- Historia kliniko bakarra
Historia kliniko bakarra
Gure pazienteen osasun-informazio guztia historia kliniko bakar eta banakako batean integratuta dago eta Asepeyoren edozein zentrotik atzitu daiteke.
Pazienteek beren eskura dute Asepeyo Oficina Virtual, bertan atzitu dezakete beren prozesu klinikoen informazio garrantzitsua.
Gaixotasun arrunt edo lanekoak ez diren istripuen prozesu medikuen jarraipena
Osasun Zerbitzu Publikoa da bajak eta altak igortzeko arduraduna gaixotasun arrunten eta lanekoak ez diren istripuen kasuetan. Asepeyon, Gizarte Segurantzaren mutua lankide gisa, bisita medikoak egiten ditugu prozesu hauen jarraipena burutzeko.
Kontrol eta jarraipen-jarduerak burutzen ditugu bajaren lehenen egunetik hasita. Beharrezko proba osagarriak ere burutzen ditugu gaixotasun egoera edo diagnostikoa baieztatzeko.
Langilearen hobekuntza errazteko eta lanera bizkor itzuli ahal izateko, Osasun Zerbitzu Publikoaren eta pazientearen aurreko baimenarekin, ondorengo ekintzak burutu ditzakegu:
- Diagnostiko-proba osagarriak
- Tratamenduak
- Errehabilitazioa
- Ebakuntza kirurgikoak
- Medikuen kontsultak
Gure osasun-profesionalen ustez pazientearen egoera laneko jarduerara itzultzeko egokia dela ezartzen denean, alta-proposamen bat egin diezaioke Osasun Zerbitzu Publikoaren mediku-ikuskaritzari.
Gaixotasunak sendaketarik ez duela eta laneko jarduerarekin bateragarria ez dela adierazten badute, medikuek ezintasun-proposamen bat egin dezakete eta Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak ebatziko du.
Osasun-ekipamendu eta teknologietan inbertsioa
Zerbitzu hobezin bat eskaintzen dizugu, horretarako teknologia hoberena erabiltzen dugu. Inbertsio nabarmenak burutzen ditugu osasun-ekipamendu anbulatorio, ospitaleko, diagnostikoetarako eta terapeutikoetan.
Ikasi gure osasunean aplikatutako teknologietan egindako apostua Teknologia eta berrikuntza atalean.