¿Necesitas ayuda?

Nuestro horario de chat es de 8h a 18h de Lunes a Viernes.

SAU de 8h a 20h 900 151 002 Urgencias 24h 900 151 000 asepeyo@asepeyo.es

Langile autonomoa izatearen erantzukizuna

Zure lanaren garrantzia miresten dugu
Gurekin lan egiten baduzu, zure bizitza erraztu dezakegu

Zure mutua izateko arrazoiak

Nabarmenak gara

Zure alboan gaude kontingentzia arrunten, kontingentzia profesionalen eta
jarduera uztearen estaldura hoberena eskaintzeko, azken bi hauek jada
derrigorrezkoak direlarik. Etorri gurekin eta zure kudeaketa guztiak era
erraz, bizkor, garden eta eraginkorrean kudeatzen ditugula ikusiko duzu.

Zure lana miresten dugu

Ulertzen dugu ezin duzula lanegun bat galdu, zure lanaldia gehiegi
luzatzen dela eta denbora gutxi daukazula. Guk berehalako eta kalitateko osasun-arreta bat
eskaintzen dizugu, itxarote-zerrendarik gabe, gure
arreta-zentro guztietan.

Zuri laguntzeko prest, beti

Zure eskura gaude eguneko 24 orduak eta asteko 7 egunak zerbitzu onena
eskaintzeko eta behar duzu guztian laguntzeko. Zure esku jartzen ditugu
hainbat tresna zure izapideak burutu eta kudeatzeko zure beharretara
egokitutako era errazean.

Zer eskaintzen dizugu?

Gaixotasun arrunt edo lanekoa ez den istripu baten ondorioz baja medikoan bazaude, zure eskura jartzen dugu baja-egunak kobratzeko kudeaketan trebatutako administrazio-talde bat:
  • Oinarri arautzailearen %60a bajaren 4. egunetik 20.era
  • Bajaren 21. egunetik aurrera oinarri arautzailearen %75a

Baita ere mutuaren 1.500 osasun profesional baino gehiagoren jarraipena eskaintzen dizugu, ospe handikoak eta ekipamendu hoberenekin diagnostiko, ospitalizazio, anbulatorio eta prozesu terapeutikotarako.

Laneko istripu bat edo gaixotasun profesional bat jasaten baduzu, behar duzun guztian lagunduko zaitugu.
Baja medikoaren kasuan, prestazio ekonomikoa bajaren ondorengo egunetik aurrera jasoko duzu, oinarri arautzailearen %75ekoa izango delarik.Gainera, osasun-arreta hoberena eskaintzen dizugu errekuperazioa osatu arte, beharrezkoa den guztia barne: espezialista-bisitak, ebakuntza kirurgikoak, ospitalizazioa eta medikazioa.

Eragozpenak eragiten dituzten ondorio sendaezinak jasaten badituzu, beharrezko indemnizazio edo pentsioak kudeatuko ditugu Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren edo Itsasoko Gizarte Institutuaren probintzia-zuzendaritzan.

Jardueraz guztiz utzi baduzu, azkeneko kotizatutako 12 hilabeteen oinarri arautzaileen batez bestekoaren %70a jasotzeko eskubidea duzu.

Zure jarduerak haurdunaldiaren garapena kaltetu badezake, prestazio hau lortzeko aukera duzu. Sorospena oinarri arautzailearen %100koa da prestazioa onartzen den egunetik aurrera.

Zure lanaldia %50 baino gehiago murriztu behar baduzu minbizia edo bestelako gaixotasun larri bat duen adingabe bat zaintzeko, prestazio hau eskatu, honek murriztutako lanaldiari dagokion oinarri arautzailearen %100 estaltzen du.

Gizarte Segurantzaren azken berriak!

Laguntza ekonomiko zehatzak

Laneko istripuaren bajak hilabete bateko iraupena gainditzen badu eta
ondorioz zure negozioaren jarduera eteten bada, zure familia-unitatearen
beharretan lagunduko zaitugu baja medikoak irauten duen bitartean.
Istripuaren aurreko hilabeteko aldarrikatzen dituzun kontzeptuen faktura
guztiak aurkeztu besterik ez dituzu gizarte-laguntzaren sinatutako
eskaerarekin batera.

Kalkulatu zure kuota

Gurekin alta eman nahi duzu?

Gurekin egon nahi baduzu, eman zure
datuak. 48 ordu baino gutxiagotan jarriko gara zurekin
harremanetan:

Ezagutu zure sektoreko azken berriak

Autonomoen bloga

Aurkitu zure zalantzen erantzuna

Ohiko galderak

Aurkitu gertuen duzun zentroa

Zentro-sarea