Legezko oharra

Titularraren identifikazioa

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailak 11ko 34/2002 Legean xedatutakoa betetzeko, www.asepeyo.es, www.asepeyo.cat eta www.asepeyo.com domeinuak, beren azpi-domeinu eta menpeko atakak barne (hemendik aurrera, domeinuak) Asepeyoren, 151 zenbakidun Mutualitatea Gizarte Segurantzarekin elkar lanean (hemendik aurrera, Asepeyo) jabetzakoak dira , bere egoitzaren helbidea Via Augusta, 36 zenbakia, 08006, Bartzelona, Espainia eta bere identifikazio fiskaleko zenbakia G-08215824 direlarik.

Asepeyo inskribatuta dago Laneko eta Gizarte Gaietako Ministerioaren Gizarte Segurantzako Lan Istripuetako eta Lanbide Gaixotasunetako Mutuen erregistroan. Ministerioaren baimena eta berrikuspena du Gizarte Segurantzaren Lan Istripuetako eta Lanbide Gaixotasunetako Mutua gisa ekiteko.

Harremanetarako helbide elektronikoa asepeyo@asepeyo.es da.

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

Asepeyo dagokien domeinuetako web-orrietan argitaratutako eduki guztien jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztien titularra da . Eskubide hauek diseinu grafiko, irudi, iturburu-kodeak, eduki eta bestelako elementuak babesten dituzte.

Salbuespenak dira Asepeyorenak ez diren eskubideak eta dagokien titularren jabetzakoak direnak. Asepeyoren domeinuetako web-orrietako erabiltzaileek egindako informazioaren deskarga eta disko gogorrean gordetzeaz gain, hau baimenduta dago, erabat debekatuta dago Asepeyoren domeinuetako web-orrietako eduki osoak edo hauen zatiak aldatu, banatu, berrerabili edo birbidaltzea helburu publiko edo komertzialekin Asepeyoren idatzizko baimena gabe.

Aurrez adierazitako xedapenak urratzen dituzten ekintzek Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateratuan adierazitako jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratu ditzakete eta ondorioz indarrean dagoen Kode Penaleko 270 artikuluan, ondorengoak eta bat datozenetan jasotako delituak gerta daitezke.

Web-orrietan dauden dokumentuak

Asepeyoren domeinuen web-orrietan kokatuta dauden dokumentu eta grafiko atxikiak edozein unetan aldatu ahal izango dira Asepeyok aurrez jakinarazi beharrik gabe.

Asepeyok ez du dokumentu eta atxikitako grafikoen egokitasuna bermatzen eta ondorioz dokumentu hauek egokiak ez direnean, adibidez akats tipografikoak daudenean, ez da erantzule izango, ezta ere erabiltzaile-hartzaileak dokumentu hauen erabilerari buruz, bera izango baita hauen erabileraren arriskuaren guztizko erantzulea.

Asepeyo ez da hauen erabileraren ondorioz gerta daitezkeen datu edo kalteen erantzule.

Estekak hirugarrenen guneetara

Asepeyok erabiltzaileei sarbidea eskaintzen die hirugarrenen webguneetara esteken (link) bidez, hauen helburu bakarra erabiltzaileari Interneten dauden bestelako informazio iturburuei buruz jakinaraztea da Asepeyoren domeinuetako web-orrietan eskuratzen dituzten datuetan sakondu ahal izateko. Beste webguneetara egindako estekak ez dira inola ere helburuko web-orriak atzitzeko gomendio edo aholkuak, Asepeyok ez ditu kontrolatzen, eta ondorioz ez da estekatutako webguneetako edukien erantzule, ezta ere hipertestu-esteka hauen bidez lortutako emaitzen erantzule. Era berean, Asepeyo ez da estekatutako guneetan azaltzen diren esteken erantzule.

Pribatutasuna eta datu pertsonalen babesa

Asepeyok eskuratutako identifikazio-datuak ezarritako kanalen bidez (posta elektronikoa edo telefono-deiak) harremanetan jartzeko erabiliko ditu eta beren helburua eskatutako informazioa eskaini, egindako eskariak kudeatu eta/edo interesgarriak izan daitezkeen edukiak bidaltzeko izango da (jardunaldiak eta ekitaldiak, osasun, prebentzio eta gizarte-ekintzei buruzko eguneratzeak, araudiei buruzko berriak, informazio korporatiboa, etab.).

Zure datuak zerbitzu informatikoak eskaintzen dituzten hirugarrenei jakinarazi ahal izango dizkiegu. Hornitzaile hauek kontratatutako zerbitzuak eskaintzeko bakarrik erabiliko dituzte zure datuak. Kasu hauetan eta emandako datuak behar bezala kudeatu ahal izateko, jakinarazten dizugu emandako helbide elektronikoa kudeaketa eta administrazio zerbitzuak eskaintzen dituzten hainbat zerbitzu hornitzaileei jakinaraziko dizkiegula, horretarako datuen nazioarteko transferentzia bat burutuko da ondorengo hartzaileetara:

The Rocket Science Group LLC d/b/a MailChimp
675 Ponce de Leon Ave NE, Suite 5000
Atlanta, GA 30308 USA

Beren pribatutasun-politika eskuragarri dago esteka honetan.

HubSpot, Inc.
25 First St, 2nd Floor
Cambridge, MA 02141 USA

Beren pribatutasun-politika eskuragarri dago esteka honetan.

Asepeyoren domeinuetako datuak jaso edo erregistratzen dituzten web-orrietako inprimakiek dagokien informazio-testua eta zure datuen kudeaketarako baimena eskatzeko klausulak dituzte. Datuen babesari buruzko indarrean dagoen araudiaren arabera, Asepeyok hitzematen du datu pertsonalen sekretua mantentzeko betebeharra beteko duela. Era berean, beharrezkoak neurri hartuko ditugu beren eraldaketa, kudeaketa edo baimenik gabeko atzipena ekiditeko, teknologiaren unean uneko egoera kontuan izanik. Zure datuak ezingo zaizkie inola ere hirugarrenei eman kasu bakoitzean aurreikusitakoak ez diren bestelako helburuetarako. Asepeyok jakinarazten du era guztiz anonimoan web-orrietara egindako bisiten informazio jakina erabili ahal izango duela eskaintzen dizkizugun zerbitzuak hobetu ahal izateko eta/edo hauen trafikoa aztertu eta ikertu ahal izateko.

Asepeyok zure datu pertsonalak gordeko ditu guk hauek erabiltzeari uko egiten diozula jakinarazi arte. Era orokorrean jakinarazten dizugu zure datuak atzitu, berauek zuzendu, ezabatu, mugatu, eraman edo kontsultatu ahal izango dituzula, gomendioak ere egin ahal izango dituzu zure datu pertsonalen kudeaketari buruz, horretarako jar zaitez harremanetan Asepeyoren Datuak Babesteko Ordezkariarekin (Delegado de Protección de Datos, DPD), Erabiltzailearen Arreta Zerbitzuaren bidez (Servicio de Atención al Usuario (SAU), zure NAN agiriaren kopia batekin edo bestelako nortasun agiri batekin ondorengo komunikabideen bidez:

(i). Posta elektronikoaren bidez asepeyo@asepeyo.es helbidean

(ii). Posta arruntaren bidez Asepeyora, Vía Augusta nº 36, 08006 Bartzelona helbidera eta/edo gure laguntza-zentro batetara pertsonalki azalduz.

Tienes derecho a presentar una reclamación ante la Agencia Española de Protección de Datos (AEPD), autoridad competente en materia de protección de datos, a través de su sede electrónica  o por escrito dirigido a la sede de este organismo.

Komunikazio elektronikoen pribatutasun-politika

Datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, Asepeyo Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutualitateak (151 zk.; IFZ: G-08215824; helbidea: Vía Augusta, 36, 08006 Bartzelona) honako hau jakinarazten dizu:

  • Bi alderdien arteko harremanaren testuinguruan egindako komunikazio elektronikoak kontratu-harremanaren legezko oinarriaren arabera egiten dira (DBEOren 6.1.b artikulua). Komunikazio horien helburua da Mutuaren administrazio-jardueran soilik oinarritutako izapide eta gestioei buruzko informazioa ematea. Tratamendu hori bi aldeen arteko harremanak indarrean dirauen bitartean egingo da.
  • Newsletter zerbitzuko harpidetzaren eremuan egindako komunikazio elektronikoak askatasunez emandako baimenaren legezko oinarriaren arabera egiten dira (DBEOren 6.1.a artikulua). Komunikazio horien helburua da zure interesekoak diren edukiak bidaltzea (jardunaldiak eta ekitaldiak, osasunari, prebentzioari eta gizarte-ekintzari buruzko gaurkotasuna, legegintza-berritasunak, informazio korporatiboa, etab.). Tratamendu hori zerbitzurako harpidetza indarrean dagoen bitartean egingo da.

Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko. Hala ere, Asepeyori zerbitzuak ematen dizkioten hirugarrenek ere izan dezakete sarbidea, lehen aipatutako helburuekin lotuta. Emandako datuen kudeaketa egokia eskaintzeko, posta elektronikoaren helbide informatua zerbitzu-emaile bati jakinaraziko zaio, posta elektronikoaren zerrendak kudeatu eta administratzeari dagokionez. Zure datuak ez dira tratatuko kontratatutako zerbitzuak ematea ez den beste helburuetarako.

Edozein unetan utz diezaiokezu komunikazio horiek jasotzeari, bidaltzen ditugun mezu elektronikoen oinean agertzen den ‘Baja eman’ aukeraren bidez.

Edonola ere, zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta/edo eramateko eskubideak erabil ditzakezu, zure nortasuna egiaztatzeko eta bermatzeko gaitutako baliabideren baten bidez:

(i) Asepeyo Bulego Birtualaren bidez egindako eskaera telematikoaren bidez (aldez aurretik erregistratuta)
(ii) Erakunde egiaztatu batek Erabiltzailearen Arreta Zerbitzura (asepeyo@asepeyo.es) igorritako ziurtagiri elektronikoaren bidez digitalki sinatutako eskabidea aurkeztuz.
(iii) Aurrez aurre gure edozein laguntza-zentrotan

Halaber, zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko edozein kontsulta, iradokizun eta/edo erreklamazio helaraz diezaiokezu Asepeyoren DPDri (dpd@asepeyo.es). Edonola ere, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (AEPD) erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzu, datuak babesteko agintaritza eskuduna baita, egoitza elektronikoaren bidez edo erakunde horren egoitzara idatziz.

Web-orrietako sarbide mugatuko eremuak

Asepeyoren domeinuetako web-orri batzuek erabiltzaile erregistratuentzako (hemendik aurrera, erabiltzaileak) mugatutako atalak dituzte. Eremu hauen erabileraren ondoriozko erabilera-baldintzak, erantzukizunak eta bestelako xehetasunak jakinarazten zaizkie erabiltzaileei erregistratzen direnean.

Erantzukizunaren muga

Asepeyo, bere hornitzaileak edo web-orrietan azaltzen diren hirugarrenak ez dira edonola ere erantzule izango erabileraren, erabilera ezina edo domeinuetako web-orrien erabilera, web-orrietara esleitutakoak edo orri hauetako dauden informazio edo baliabideen erabileraren ondorioz gertatutako edonolako kalteekiko, (barne daude, besteak beste, etekin-galerak, datu-galerak, jardueraren etetea), edonolakoa dela ere erantzukizuna, bai berme, kontratu, erru, zabarkeria, edo bestelako legezko teoria, nahiz eta ahalezko kalte hauei buruz aurrez jakinarazi den. Domeinuetako web-orrietako informazio edo baliabideen erabiltzailearen erabileraren ondorioz zerbitzu bat eskaini, konponketa bat burutu edo ekipamendu edo datuak zuzendu behar badira, erabiltzailearen erantzukizuna izango dira kostu hauek.

Kukiak

Asepeyoren webguneak Kukiak (Cookie) erabiltzen ditu.

Kukiak dira erabiltzailearen nabigatzailean gordetzen den eta gero webgunean irakur daitekeen informazioa.

Asepeyoren webak hiru motatako kukiak ditu:

  • Weban zehar nabigatu ahal izateko kukiak. Adibidez erregistratutako atalean identifikatu ahal izateko.
  • Pertsonalizazio kukiak erabiltzailearen lehentasunak bereizteko. Adibidez, erabiltzaileak nabigatzeko erabili nahi duen hizkuntza.
  • Web-aren erabilerari buruzko azterketak egiteko aukera ematen duten analisi-kukiak (Google Analytics). Kuki hauen bidez jakin dezakegu adibidez zer atalek jasotzen dituzten bisita gehien. Estatistika hauen bidez webgunea hobetu dezakegu.

Hotjar erabiltzen dugu gure erabiltzaileen beharrak hobeto ulertu eta zerbitzua eta esperientzia hobetu ahal izateko. Hotjar zerbitzu teknologiko bat da eta gure erabiltzaileen esperientzia hobeto ulertzen laguntzen digu (adibidez, zenbat denbora egoten den orri zehatz batzuetan, zer esteketan egiten duen klik, zer duten gustuko erabiltzaileek, etab.) eta ondorioz gure zerbitzua mantendu eta sortzen laguntzen digu erabiltzaileek eskaintzen duten informazioaren bidez. Hotjar-ek kukiak eta bestelako teknologiak erabiltzen ditu gure erabiltzaileen jokabideen eta beren gailuen (bereziki gailuaren IP helbidea, era anonimoan jaso eta gordetzen dena), gailuaren pantailaren tamaina, gailu mota (gailuaren banakako identifikatzailea), nabigatzailearen informazioa, kokaleku geografikoa (herrialdea bakarrik) eta webgunea ikusteko hizkuntza lehenetsiari buruzko informazioa jasotzeko. Hotjar-ek informazioa hau izenorde bat duen erabiltzaile-profil batean gordetzen ditu. Ez Hotjar-ek eta ez guk ez dugu informazio hau erabiliko erabiltzaile zehatzak identifikatzeko edo erabiltzaile zehatz baten bestelako datuekin berdintzeko. Informazio gehiagorako, irakurri Hotjar-en pribatutasun-politika, horretarako egin klik esteka honetan.

Erabiltzaile-profil bat sortu eta Hotjar-ek gure webgunearen egiten duzun erabilerari buruzko eta informazioa gordetzeari eta Hotjar-ek beste webguneetan jarraipen-kukien egiten duen erabilerari uko egiteko eskubidea duzu uko egite estekan honetan.

Nahi baduzu, analisi-kukiak ere baztertu ditzakezu, hauek erabiltzailearentzako arriskutsuak ez izan arren.

Kukien eta beren erabilerari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, irakurri dokumentu hau.

Nabigatzailearen konfigurazioan KUKIAK desaktibatzeko informazioa:

Chrome,  http://support.google.com
Explorer,  http://windows.microsoft.com
Firefox,  http://support.mozilla.org
Safari, http://support.apple.com

Egin lan gurekin

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren eta datu pertsonalen babesari buruzko indarrean dagoen bestelako legediarekin bat etorriz, Asepeyok, 151 zenbakidun Mutualitatea Gizarte Segurantzarekin elkar lanean, IFZ G-08215824 zenbakiarekin eta Vía Augusta nº 36, 08006 Bartzelona helbidean, jakinarazten dizu eskuratutako datu pertsonalak ondorengo helburuekin kudeatuko dituela:

  • Aukeraketa-prozesuetan zure partaidetza kudeatu eta zure hautagaitzaren ebaluaziorako.

Zure datuak gehienez urte bateko epean gordeko dira. Zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei jakinaraziko.

Hala ere, zure datuak Asepeyori zerbitzuak eskaintzen dizkien enpresek atzitu ahal izango dituzte, aurrez adierazitako helburuetarako, enpresa hauek langileak hautatzeko enpresak eta zerbitzu teknikoen enpresak izan daitezke. Kasu hauetan zure datuak ez ditugu kudeatuko kontratatutako zerbitzua eskaintzeko ez diren bestelako helburuetarako.

Erreferentzia profesional edo akademikoen kontaktu-datuak ematen badizkiguzu, Asepeyori bermatzen diozu pertsona hauen baimena duzula. Asepeyok zure hautagaitzaren informazioa sakondu ahal izango du gizarte-sare profesionalak aztertuz, beti ere gune hauen pribatutasun-ezarpenetan hauek bistaratzea baimendu duzunean.

Zure datuak atzitu, berauek zuzendu, ezabatu, mugatu, eraman edo kontsultatu ahal izango dituzu, gomendioak ere egin ahal izango dituzu zure datu pertsonalen kudeaketari buruz. Horretarako jar zaitez harremanetan Asepeyoren Datuak Babesteko Ordezkariarekin (Delegado de Protección de Datos, DPD), zure NAN agiriaren kopia batekin edo bestelako nortasun agiri batekin ondorengo komunikabideen bidez:

i). Posta elektronikoaren bidez asepeyo@asepeyo.es helbidera mezu bat bidaliz

ii). Posta arruntaren bidez Asepeyora, Vía Augusta nº 36, 08006 Bartzelona helbidera eta/edo gure laguntza-zentro batetara pertsonalki azalduz.

Erreklamazioak aurkezteko eskubidea duzu datuen babesaren arloko Espainiako Datuak Babesteko Agentziaren (AEPD) agintaritza eskudunean, beren gune elektronikoan edo idatziz erakunde honen egoitzan.

Erabiltzaileari arreta

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren eta datu pertsonalen babesari buruzko indarrean dagoen bestelako legediarekin bat etorriz, Asepeyok, 151 zenbakidun Mutualitatea Gizarte Segurantzarekin elkar lanean, IFZ G-08215824 zenbakiarekin eta Vía Augusta nº 36, 08006 Bartzelona helbidean, jakinarazten dizu eskuratutako datu pertsonalak harreman-inprimakiaren bidez egindako eskaera kudeatzeko helburuekin kudeatuko dituela. Honen izaeraren eta emandako datuen arabera, kudeaketa honen barne egon daitezke mezu elektronikoak bidaltzea, telefono-deiak edo/eta beste komunikabide bidezko harremanak eskatutako dokumentazioa edo informazioa bidaltzeko, zure eskaeraren egoerari buruz jakinarazteko eta honen ebazpenaren berri emateko.

Zure datuak ez dizkiogu hirugarrenei jakinaraziko. Hala ere, zure datuak Asepeyori zerbitzuak eskaintzen dizkien enpresek atzitu ahal izango dituzte, aurrez adierazitako helburuetarako, enpresa hauek langileak hautatzeko enpresak, zerbitzu teknikoen enpresak edo ‘call center’ zerbitzuen enpresak izan daitezke. Kasu hauetan zure datuak ez ditugu kudeatuko kontratatutako zerbitzua eskaintzeko ez diren bestelako helburuetarako.

Zure datuak 5 urteko gehienezko epean kudeatuko ditugu dagokien egintza zibil eta penalak eta zigor administratiboen eta santzio administratiboen azken epea iraungi arte.

Zure datuak atzitu, berauek zuzendu, ezabatu, mugatu, eraman edo kontsultatu ahal izango dituzu, gomendioak ere egin ahal izango dituzu zure datu pertsonalen kudeaketari buruz. Horretarako jar zaitez harremanetan Asepeyoren Datuak Babesteko Ordezkariarekin (Delegado de Protección de Datos, DPD), zure NAN agiriaren kopia batekin edo bestelako nortasun agiri batekin ondorengo komunikabideen bidez:

i). Posta elektronikoaren bidez asepeyo@asepeyo.es helbidera mezu bat bidaliz

(ii). Posta arruntaren bidez Asepeyora, Vía Augusta nº 36, 08006 Bartzelona helbidera eta/edo gure laguntza-zentro batetara pertsonalki azalduz.

Erreklamazioak aurkezteko eskubidea duzu datuen babesaren arloko Espainiako Datuak Babesteko Agentziaren (AEPD) agintaritza eskudunean, beren gune elektronikoan edo idatziz erakunde honen egoitzan.