¿Necesitas ayuda?

Nuestro horario de chat es de 8h a 18h de Lunes a Viernes.

SAU de 8h a 20h 900 151 002 Urgencias 24h 900 151 000 asepeyo@asepeyo.es

Absentismoaren kudeaketa

Zure enpresaren absentismoa murrizten laguntzen zaitugu. Zure enpresaren eskura kudeaketa-sistema paregabe bat eta aholkularitza-eredu pertsonalizatu bat jartzen ditugu.

 

Zer da laneko absentismoa?

Absentismo’ gisa ulertzen dugu lanera huts egitea lanera joatea aurreikusita zegoenean. Honen kudeaketa konplexua da eta eragina du era guztietako erakunde eta pertsonetan.

 

Mutuek enpresei lagundu diezaiekegu beren absentismoa kudeatzen prestazio ekonomikoen jarraipenaren bidez, kontingentzia profesionalen osasun-laguntzaren jarraipen eraginkorraren bidez eta prebentzio-jardueren bidez.

Absentismoaren kostua

Absentismoaren kostuak lehiakortasun eta eraginkortasunean eragina du eta herrialdearen hazkundea eta jasangarritasuna baldintzatzen du.

Kostu zuzenak

Absentismoaren kostu zuzen nagusiak huts egiten duten langileen soldatak dira, baita ere ordezkapenei dagokienak (ordezkarien ordainsariak) eta aparteko lan-orduei dagozkienak. Orokorrean, kostu hauek nahiko zehaztasunarekin kalkulatu daitezke. Espainian lanerako ezintasunaren kostuak Gizarte Segurantzaren sistemaren bidez aseguratuta daude, eta ondorioz enpresak ez du honen zati bat ordaindu behar. Hauek dira enpresarentzako kostu zuzenak:

Laneko istripu edo gaixotasun profesionalen kasuan, langilearen soldata baja medikoaren egunean eta bajaren eguna gaixoberritzeen kasuan.
Kontingentzia arrunten kasuan (lanekoa ez den istripua edo gaixotasun arrunta), ABE prestazioa baja medikoaren 4. eta 15. egunen artean (biak barne).
Aldi baterako ezintasun egoeretan, bai kontingentzia arrunten edo profesionalen egoeran, haurdunaldiko arriskuaren sorospena, edoskitzaro naturaleko arriskuaren sorospena, amatasuna edo aitatasuna, enpresaren kotizatzeko betebeharra mantentzen da (gehienez 545 egun arte) kontratua iraungi ezean.
Enpresak beste kostu zuzen bat izan dezake babes-ekintzaren borondatezko hobetzearen bidez, hitzarmen kolektiboaren ondorioz ABEren borondatezko hobetzea, amatasun, aitatasun, haurdunaldiko arriskuaren sorospena edo edoskitzaro naturaleko arriskuaren sorospenen hobekuntza ezarri badu. Osagarri hauen adierazlea kotizazioaren oinarria edo langilearen soldata izan daitezke.

Zeharkako kostuak

Ekoizpenaren murrizpenaren ondoriozkoak dira, ordezkapen kostuak (kontratazioa, aukeraketa, hezkuntza), produktu edo zerbitzuaren kalitatean gertatutako akatsak, onuren murriztea, Gizarte Segurantzako kuotak eta, orokorrean, administrazio-kostuak (huts egiteak kudeatzeko langile eta jarduerak). Kontingentzia profesionalen ondoriozko huts egiteetan, kostuak handiagoak izan daitezke (Gizarte Segurantzaren prestazioen errekarguak edo isunak, jardueraren etetea, irudiaren galera, kalte materialak, ezbehar gabeziagatik jasotako ahalezko kontingentzia profesionalen kotizazioen murrizpenak edo sari bereziak, etab.).

Gure kudeaketa-eredua

Gure iritziz absentismoaren kudeaketa enpresaren gizarte-erantzukizunetik, osasunaren sustapenetik eta prebentzio-kultura bat ezarrita burutu behar da, hauek burutu ondoren, kudeaketa integral bat proposatzen dugu osasuna, kudeaketa, prebentzioa eta antolakuntza bateratuz.

 

 

Gure absentismo-kudeaketa eredua ezartzeko gida bat sortu dugu. Honen bidez absentismoa murrizteko zuzenduta dauden ekintzen jarraipena eta baieztapena hobetu ahal izango dituzu.

Onurak

Gure ereduaren bidez honako onurak lortuko dituzu:

  • Langileak: osasuna hobetu, istripuak ekidin eta laneko baja egoeren isunak minimizatu.
  • Enpresak: antolakuntza hobetu eta giza-baliabideen egiturako ekoizpenekoak ez diren kostuak murriztu.
  • Gizarte Segurantza: Gizarte-Segurantzaren sistemaren gastuak murriztu, aldi luzerako jasangarritasuna sustatuz.

Asepeyoren kudeaketa-taldea

Aditu espezializatuen taldeak dauzkagu arlo bakoitzean kudeaketa eredua garatzeko.

Prestakuntza handia duen talde bat daukagu kontingentzia arrunten eta lanekoak ez diren istripuen ondoriozko baja mediko egoeran dauden langileen arreta telefonikoa eta osasun-jarraipen eta jarraipen administratiboa burutzeko.
Profesional hauen helburua Gizarte Segurantzaren erakunde lankide gisa gure kudeaketa hobetzea da, enpresei tresnak eskainiz bere kabuz absentismoa murrizten duten ekintzak burutu ahal izateko.
Gure zerbitzu zentralizatuak mutuako enpresei arreta eskaintzen die eta RED sistemaren bidez kudeatutako bajen eta alten gorabeherak ebazten aditua da, GSIN edo erakunde ofizialen ebazpenak, gaixotasun arruntak edo lanekoak ez diren istripuen ondoriozko ABE bajen langileen datuen lotura, iraungitze eta gabezia aldien berehalako jakinarazpena, eta bi hauen ezeztatzea.
Unitate zentralizatu honek hainbat erlazionatutako prestazio ekonomikoen kudeaketa burutzen du. Irizpide teknikoen arabera kasu bakoitzaren kudeaketa pertsonalizatua burutzen du.
Laneko arriskuen prebentzioko hainbat espezialitateetan adituak eta profesionalak diren pertsonek osatzen dute talde hau Prebentzio Ekintzen Plan Orokorrean urtero ezartzen den esparruaren arabera. Arriskuen prebentzio-unitate teknikoak autonomia erkidegoetan banatuta daude enpresetatik gertuen egon ahal izateko. Gainera baliabide teknikoak eta instalazioak dauzkagu, hauen artean nabarmenak dira informazio-teknologia berrietan oinarrituta daudenak.
Gure laguntza-zentro eta bulegoen sarea gure zentroak gure mutuako enpresen lantokietatik gertuen egoteko politikaren emaitza dira. Asepeyoren ospitaleak teknologia mediko-zientifiko aurreratuena babestutako langileen eskura jartzeko bokazioaren adierazle dira. Bere diziplina anitzeko profesionalen taldeek beren zerbitzuak eskaintzen dituzte pazientearen ospitalizazioan hasita bere errehabilitazioa arte. Ospitaleak espezializatuta daude Mutuaren arreta-sarearen osagarri gisa zaurien tratamendu eta diagnostikoan.

Absentismoaren kudeaketa sanitarioa

Enpresariek aukera dezakete Mutuak gaixotasun arrunt edo laneko istripuen aldi baterako ezintasunaren prestazio ekonomikoa ordaintzea, baita ere honen kontrola eta jarraipena, osasun-zerbitzu publikoaren osasun-arreta eskaintzeko erantzukizuna kaltetu gabe. Geure esperientzia hedatuan oinarrituta, jarduteko modu berezi bat zehaztu dugu kontingentzia arrunten eta kontingentzia profesionalen ekintzetan.

Gure bokazioa osasun-lidergoa da, gure kudeaketa klinikoaren proiektuaren bidez, praktika kliniko hoberenen bidez osasun arloan emaitza hoberena lortu nahi dugu. Horretarako, gure helburua ebidentzian eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako medikuntza da.

  • Berehalako harreman sanitarioa: bajari buruz berri dugun unetik aurrera, osasun profesionalen talde bat harremanetan jartzen da telefonoz langilearekin gertaeraren lehenengo ebaluazioa burutzeko.
  • Ekintzaren pertsonalizazioa: ebaluazioaren emaitzaren arabera, langilearen berreskuratzeko prozesua optimizatzeko ekintzak planifikatzen ditugu.
  • Gaixotasun taldeen araberako espezializazioa: gaixotasun taldeen araberako protokolo eta teknika sanitario zehatzak aplikatzen ditugu, ondorioz prozesuaren hobekuntza lortzen dugularik. Bereziki, osasun-esperientzia handia dugu traumatologia-kasuen kudeaketan.
  • Prozesuaren jarraipena: kasu bakoitza aldiro berrikusten dugu honen ebaluazioa balioesteko eta, beharrezkoa bada, erabaki berriak hartzeko. Medikuaren ustez langilea prest badago bere lanpostura itzultzeko, proposamena bidaltzen diogu Osasun Zerbitzu Publikoari. Bestela, ezintasun proposamen bat bidaliko diogu eta GSINek ebatziko du.
  • Osasun-adierazleen azterketa: aldiro adierazleak eskuratzen ditugu ondorengo helburuekin:
    • Enpresarentzat, bere absentismoaren ikuspegi orokor bat edukitzea.
    • Guretzat, ereduaren eraginkortasunari eta bere hobekuntza arloei buruzko informazioa edukitzea.
  • Prozesuaren tratamendu integrala: gure laguntza-zentroetan kasuaren kudeaketa osoa burutzen da, diagnostikoan hasita alta medikoa jaso arte. Laguntza-zentroko medikuak koordinatzen ditu beharrezkoak diren profesionalen partaidetza diziplina anitzeko lanaren bidez eta unitate espezializatuen laguntza teknikoarekin.
  • Harremana enpresa eta langilearekin: gure laguntza-zentroen bidez enpresa eta langilearekin etengabeko erlazio natural bat mantentzen dugu prozedura administratiboak eta asistentzialak errazteko konfidentzialtasuna errespetatuz DBLOaren arabera.

Zure kudeaketan laguntzeko tresnak

Asepeyo Oficina Virtual bulego birtualean eskuragarri duzu tresna multzo erraz eta zentzuzko bat zure kasa absentismoaren kudeaketa erantzule bat burutu ahal izateko.

Hainbat arrisku daude laneko ingurune fisikoaren ondorioz, hauek arrisku-faktoreen arabera antzematen dira:
  1. Lanpostuaren segurtasunari esleitutako faktoreak: alturan egindako lanak, arrisku elektrikoak, makineria eta prozeduren araberakoak.
  2. Eragile kimikoak: osasunarentzat toxikoak (eragin sumingarria, sentsibilizatzailea, kartzinogenoa, teratogenoa…) izan daitezkeen produktu kimikoen esposizioarekin erlazionatutako prozedurak
  3. Eragile biologikoak: eragile bizidunekiko (bakteria, birus, parasito edo onddoak) esposizioa eduki dezaketen lanpostuak. Nabarmendu behar dira, beren esposizioagatik, osasun-arloko langileak eta, era berean, albaitariak, nekazariak, etab.
  4. Faktore fisikoak: erradiazio ionizatzaile eta ez ionizatzaileekiko esposizioa, zarata, bibrazioak, muturreko tenperaturekin edo nano-partikulekiko esposizioak sortzen dituzten arriskuekin erlazionatutakoak.
  5. Faktore ergonomikoak: lanpostura egokitzeko araberakoak, postura desegokiak, mugimendu errepikakorrak edo zamen manipulazioa. Nahasmendu muskuloeskeletikoak sor ditzakete.
Ingurune psikosozialetako egoera kaltegarriek langileen osasun fisikoan eta mentalean alterazioak eragin ditzakete. Era berean, gatazka-egoerak errazten dituzte eta langileen arteko erlazioetan eragin kronikoak eduki ditzakete, enpresaren irudi eta emaitzetan kalteak eraginez. Ingurune psikosozialean eraginak dituzten alderdiak:
  1. Lanaren antolakuntza: atazen diseinua, funtzioen definizioa, lan-zamak, malgutasuna, autonomia, aginte-estiloak, komunikazioa, trebakuntza.
  2. Enpresaren filosofia eta kultura: Laneko gogoeta etikoei buruzko prozedura eta oinarrien deklarazioa, jazarpenaren prebentzioa eta erakunde osoko diskriminazioaren prebentzioa, langileak hautatzeko irizpideak.
osha.europa.eu: Lanean osasuna sustatzeko, enpresari, langile eta gizarteak elkar lan egin behar dute langileen laneko ongizatea eta osasuna hobetzeko. Helburu hau lortzeko baliabideen artean aurkitzen dira laneko antolakuntzaren eta ingurunearen hobekuntza, langileen partaidetza jarduera osasuntsuetan sustatzen duten ekintzak ezartzea, bizimodu osasuntsuen sustatzea eta garapen pertsonalaren sustapena. Enpresak osasun-programa eta kanpainetan parte hartzeko aukerak eta baliabideak eskaini ditzake, baita ere osasun-kontsultak burutzeko eta informazio, hezkuntza eta aholkularitza atzitzeko malgutasun gehiago eskaini dezake.
Komunitatean parte hartzea langileen, beren familien eta komunitateko beste kideen osasuna hobetzeko. Ingurune eta komunitatean eragin positibo bat lortzen da Osasuna eta segurtasuna sustatzeko jarduera batzuk: osasun publiko, udaletxe eta hornitzaileekin elkar lan egin.
  • Senderos de salud
  • Jatetxe osasuntsuen sarea
  • Ingurunearekiko politika osasuntsuak / hornitzaileak
  • Komunitatearentzat onuradunak diren kanpainetan elkar lan egin (odol-ematea)
  • Komunitatearen osasun eta segurtasunaren ezaguera hobetzen dituzten jarduerak

Enpresa osasuntsua

Prebentzio-neurrien eta ezaguera hedatzeko eta asoziatutako enpresen praktika onak zabaltzeko helburuarekin, eta INSST erakundearen izen berriarekin bat etorriz (Lan osasun, segurtasun eta ongizate institutu nazionala), laneko ingurune osasuntsuak sustatzen dituzten proiektuak jakinarazi behar ditugu.

Enpresa osasuntsu bat da laneko ingurune osasuntsuak sustatzen dituena, osasun gisa ulertzen direlarik ongizate fisikoa, adimenaren ongizatea eta gizarte-ongizatea.

Munduko Osasun Erakundearen arabera, hauek dira laneko ingurune osasuntsu bat lortzeko funtsezko alderdiak:

Hainbat arrisku daude laneko ingurune fisikoaren ondorioz, hauek arrisku-faktoreen arabera antzematen dira:
  1. Lanpostuaren segurtasunari esleitutako faktoreak: alturan egindako lanak, arrisku elektrikoak, makineria eta prozeduren araberakoak.
  2. Eragile kimikoak: osasunarentzat toxikoak (eragin sumingarria, sentsibilizatzailea, kartzinogenoa, teratogenoa…) izan daitezkeen produktu kimikoen esposizioarekin erlazionatutako prozedurak
  3. Eragile biologikoak: eragile bizidunekiko (bakteria, birus, parasito edo onddoak) esposizioa eduki dezaketen lanpostuak. Nabarmendu behar dira, beren esposizioagatik, osasun-arloko langileak eta, era berean, albaitariak, nekazariak, etab.
  4. Faktore fisikoak: erradiazio ionizatzaile eta ez ionizatzaileekiko esposizioa, zarata, bibrazioak, muturreko tenperaturekin edo nano-partikulekiko esposizioak sortzen dituzten arriskuekin erlazionatutakoak.
  5. Faktore ergonomikoak: lanpostura egokitzeko araberakoak, postura desegokiak, mugimendu errepikakorrak edo zamen manipulazioa. Nahasmendu muskuloeskeletikoak sor ditzakete.
Ingurune psikosozialetako egoera kaltegarriek langileen osasun fisikoan eta mentalean alterazioak eragin ditzakete. Era berean, gatazka-egoerak errazten dituzte eta langileen arteko erlazioetan eragin kronikoak eduki ditzakete, enpresaren irudi eta emaitzetan kalteak eraginez. Ingurune psikosozialean eraginak dituzten alderdiak:
  1. Lanaren antolakuntza: atazen diseinua, funtzioen definizioa, lan-zamak, malgutasuna, autonomia, aginte-estiloak, komunikazioa, trebakuntza.
  2. Enpresaren filosofia eta kultura: Laneko gogoeta etikoei buruzko prozedura eta oinarrien deklarazioa, jazarpenaren prebentzioa eta erakunde osoko diskriminazioaren prebentzioa, langileak hautatzeko irizpideak.
osha.europa.eu: Lanean osasuna sustatzeko, enpresari, langile eta gizarteak elkar lan egin behar dute langileen laneko ongizatea eta osasuna hobetzeko. Helburu hau lortzeko baliabideen artean aurkitzen dira laneko antolakuntzaren eta ingurunearen hobekuntza, langileen partaidetza jarduera osasuntsuetan sustatzen duten ekintzak ezartzea, bizimodu osasuntsuen sustatzea eta garapen pertsonalaren sustapena. Enpresak osasun-programa eta kanpainetan parte hartzeko aukerak eta baliabideak eskaini ditzake, baita ere osasun-kontsultak burutzeko eta informazio, hezkuntza eta aholkularitza atzitzeko malgutasun gehiago eskaini dezake.
Komunitatean parte hartzea langileen, beren familien eta komunitateko beste kideen osasuna hobetzeko. Ingurune eta komunitatean eragin positibo bat lortzen da Osasuna eta segurtasuna sustatzeko jarduera batzuk: osasun publiko, udaletxe eta hornitzaileekin elkar lan egin.
  • Senderos de salud
  • Jatetxe osasuntsuen sarea
  • Ingurunearekiko politika osasuntsuak / hornitzaileak
  • Komunitatearentzat onuradunak diren kanpainetan elkar lan egin (odol-ematea)
  • Komunitatearen osasun eta segurtasunaren ezaguera hobetzen dituzten jarduerak

Asepeyoren Absentismo-Behatokia

Urtero argitaratzen dugu Asepeyorekin kontingentzia arrunten babesa aukeratu duten 200.000 enpresetan geratutako lanekoak ez diren istripu eta gaixotasunen arrunten bajen analisian oinarritutako joera eta jokabideen azterketa. Azterlan honetan adierazkorrak dira 2016 urtean kontingentzia hauen ondorioz gertatutako bajen igoera nabarmena, epe berdinean gertatutako afiliazioen igoerarekiko hirukoitza baita.

Hurrengo datuak nabarmenak dira:

  • errerorleak: langileen %1,71ak gaixotasun arrunten eta lanekoak ez diren istripuen bajen %21,04a jasaten dituzte.
  • Bajen %12,92ko igoera.
  • Gaixotasun psikologiko eta psikiatrikoen ondoriozko bajen igoera (2015 urtearekiko gehien igo den gaixotasun-taldea da). Guztira 2016 urtean 23.415 baja izan ziren.
  • Iraupen labur edo oso laburreko bajak (2016 urteko bajen guztizkoaren, 23.415 baja, %67 15 egun baino laburragoak izan dira).
  • Enpresako langileen antzinakotasuna (langileen %58 hiru urte baino gutxiago daramatza enpresan).

Datu hauek kudeatu eta hauen arabera jarduteko, zure esku jartzen dugu absentismoa kudeatzeko gure eredua, osasun, kudeaketa, prebentzio eta enpresen antolakuntza ekintzak barneratzen dituen kudeaketa-plan batekin.