Zer da lanetik kanpoko istripuak eta gaixotasun arruntak eragindako aldi baterako ezintasuna?

  • Perfil

  • Hablamos de

Aldi baterako egoera honetan, langileak ezin du aldi baterako lanik egin gaixotasun edo lanetik kanpoko istripu baten ondorioz, eta Osasun Sistema Publikoaren osasun-laguntza jasotzen du. Beraz, baja eta alta medikoa Gizarte Segurantzako medikuek erabakitzen dituzte.

Zer hartzen da lanetik kanpoko istriputzat? Eta gaixotasun arrunta?

Lanetik kanpoko istripua lan-istriputzat hartzen ez dena da* eta gaixotasun arrunta* lan-jarduerarekin zerikusirik ez duen osasunaren alterazioa da.
*Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 156. eta 157. artikuluak

Zein izango da prestazioaren zenbatekoa?

Gaixotasun arrunta eta lanetik kanpoko istripua

  • Bajaren 4. egunetik 20.era, hori barne: oinarri arautzailearen % 60.
  • 21etik aurrera: oinarri arautzailearen % 75.

Lanbide-gaixotasuna edo lan-istripua

  • Baja hartu eta hurrengo egunetik: oinarri arautzailearen % 75.

Erregimen orokorreko langilea bazara (besteren kontura)

  • Baja medikoaren 4. eta 15. egunen arteanEnpresak prestazio ekonomikoa ordainduko dizu.
  • Bajaren 16. egunetik aurrera
    Prestazioa Asepeyok emango du. Ordainketa enpresak egingo du, eta, ondoren, hileko likidazioetatik deskontatuko du:
    • 16. egunetik 20.era oinarri arautzailearen % 60 ordainduko dugu (baja medikoaren egunaren aurreko hileko gertakari arruntengatiko kotizazio-oinarria)./li>
    • 21. egunetik aurrera oinarri arautzailearen % 75 sartuko dugu.
      Baja medikoak dirauen bitartean lan-kontratua amaitzen bada, zuzenean ordainduko dugu prestazio ekonomikoa, langabeziaren zenbatekoan eta prestazioaren denbora hartuz. Ordainketa horretan PFEZaren atxikipena deskontatuko da.

Erregimen bereziko langilea bazara (autonomoak eta norberaren konturako nekazaritzakoak)

  • Baja medikoaren 4. egunetik 20. Egunera arte kotizatzen duzun oinarri arautzailearen % 60 ordainduko dizugu.
  • 21. egunetik aurrera, % 75.

Nola lagunduko dizugu?

Zure bajaren jarraipenaz eta proba medikoez arduratzen gara

Osasun Zerbitzu Publikoekin elkarlanean aritzen gara aldi baterako ezintasunaren prozesua kudeatzeko.
Baja-tipologia hauek kudeatzen lagunduko dizugu:

  • Diagnostiko zehatzik gabe
  • Errehabilitazio-prozesuan
  • Batez besteko iraupena, tipifikatutakoa baino luzeagoa
  • Prozesu traumatologikoekin lotutako diagnostikoekin
  • Iraupen laburreko errepikatuak
  • Ikuskapen-unitateekin, familia-medikuekin edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin kontsultak behar dituzten bajak

Eta honako prozesu hauetan:

  • Aldi baterako ezintasunaren luzapena edo baliaezintasun iraunkorra izan dezaketenak
  • Osasun Zerbitzu Publikoen itxaron-zerrendak direla-eta, berrespen-proba bat aurreratzeko aukera ematen duten prozesuak. Horretarako, langilearen eta Osasun Zerbitzu Publikoaren baimena beharko da.
  • Ezintasun-proposamen bat eragiten duten prozesuak
Última actualización 24 April 2023

¿Te ha parecido útil este artículo?

Sentimos que este contenido no te haya sido útil

Este formulario de comentarios es anónimo y no se proporcionará ninguna respuesta. Si su problema requiere una respuesta, utilice el enlace 'contactar con nosotros' a continuación.

Nos gustaría que nos ayudaras a mejorarlo. Indícanos cómo: