Teknologia eta berrikuntza Asepeyon etorkizunera begiratzen dugu. Asepeyo live eraldaketa digitalerako plataformarekin, zure erabiltzaile-esperientzia hobetu nahi dugu prozesuak eta konektibitatea egokituz.

Teknologia eta prebentzioa

Zure laneko ingurunea leku seguruago bat bihurtzen dugu

Teknologia berriena prebentzioan

Gidatze-simulagailuak

Egiaztatu zure gidatze-maila murgilketa handiko simulagailu baten bidez. Errealitate maila altuena eskaintzen dugu. Edozein egoera islatu ahal izango duzu zure gidatze-gaitasuna ebaluatzeko batere arriskurik gabe.

Errealitate birtuala

Experimenta situaciones reales de riesgos laborales: caídas en altura, accidentes eléctricos o incendios. Ezagutu beren ondorioak eta zeintzuk diren hauek ekiditeko neurri egokiak.

Ingurune akustikoen erreprodukzioa

Ezagutu zaratak langileengan eragiten dituen sentsazioak. Beren eragina aztertu eta prebentzio-neurri egokienak aplikatu ahal izango dituzu.

Teknologia eta osasuna

Eraginkorragoak gara zure diagnostiko eta tratamenduan

Gure babestutako langileei zerbitzu berritzaile eta puntako bat eskaini nahi diegu medizina eta fisioterapia arloetan. Horretarako, I+G+b proiektuetan lan egiten dugu eta gure ekipamenduak aurrerapen teknologikoen abangoardian mantentzen ditugu. Ondoren adierazten dizkizugu adibide praktiko batzuk:

3D inprimagailua

3D inpresioen erabilera sustatu dugu traumatologiaren arloan ikerkuntza medikoaren programa baten bidez.

Teknologia hau aurrerapen handi bat da teknologia konplexuen tratamenduan (pelbis eta goiko gorputza adarrak). 3D inprimagailuek lesio larrien hezurren ereduak erreproduzitzen dituzte eskala naturalean. Honek mediku taldearen lana errazten du frakturatutako hezur-egiturak ebaluatzeko kirurgia aurretik eta gainera hezkuntzarako tresna bikaina da.

Gainera, pazienteak informazio zehatzagoa lortzen du jasoko duen tratamenduari buruz. Inpresio-prozesuaren lehenengo urratsa erreproduzituko den gaiaren irudi bat ateratzea da, OTA bidez. Softwareak irudi honen hiru dimentsioetako berreraiketa bat egiten du ordenagailuan. Ondoren, 3D inprimagailuak irudi erradiologiakoaren tamaina errealeko eta zehaztasun osoko pieza bat inprimatzen du. Hau da zirujauek ebakuntzan sendatuko duten hezurraren eredua.

Gaur egun arte, 3D inpresioak fraktura konplexuen ebazpen eta planifikazio kirurgikoan erabili ditugu. Kirurgia batzuetan, 3D piezak esterilizatzen dira frakturak finkatzen dituen piezak egokitzeko (iltze, torloju edo plakak) eta hauek behar bezala kokatzen laguntzeko.

Grabitazioaren aurkako Alter-G zinta

Teknologia aeroespazial berriena erabiltzen dugu zure errehabilitazioa bermatzeko. Grabitazioaren aurkako zintak pazientearen gorputz-pisua murrizten du, %80a arte, grabitatearen ehunekoa doituz, lesio edo motaren arabera. Ondorioz, gorputz-pisua murrizten da eta pazienteak flotagarritasun sentsazio bat nabarmentzen du. Grabitazioaren aurkako zintak fisioterapia-teknikak lehenago aplikatzeko aukera ematen du Mutuan ohikoak diren patologietan. Beheko gorputz-muturretan lesioak dituzten pazienteen tratamenduaren kalitatea hobetzen dute, berreskuratze-denbora laburtzen da eta baita ere bajaren iraupena.

Telemedikuntza

Kontsulta birtualak gure espezialisten laguntza-zentroetan burutzen dira audio edo bideoen bidez. Pazientearekin erlazionatu gaitezke, beren lesioak ikusi eta laguntza-zentroko medikuaren bidez, miaketa fisikoa burutu. Teknologia honen aplikazioaren bidez mediku hoberenen tratamendua jasoko duzu edonon zaudela, kontsulten arteko tartea murriztuz eta zure desplazamenduak gutxituz.

Aplikazioak eta bulego birtuala

Gurekin, edonon zaudela ere

Edozein lekutik eta edozein gailurekin, beti zurekin gaude. Asepeyolive bidez erabilgarri gaude eguneko 24 orduak eta urteko 365 egunak. Ondoren adierazten dizkizugu adibide batzuk:

Asepeyo Bulego Birtuala

Enpresa edo laneko aholkularitzak Burutu errazago zure ohiko tramiteak. Bete laneko istripu-parteak edo jakinarazi langile baten osasun-arreta gure zentro batean.
Babestutako langileak Atzitu zure datuak, ikusi zure mediku-txostenak eta egiaztatu zure agiriak bajan zauden bitartean.

Oraindik ez daukazu bulego birtualeko sarbidea?

Langilea bazara eta NAN elektronikoa badaukazu, zuzenean egin dezakezu. Bestela, gertuen duzun laguntza-zentrora joan zaitezke edo ondorengoa bete: Langileen sarbide-eskaera Enpresa edo laneko aholkularien sarbidea

‘Asepeyo empresas’ aplikazioa

Mutuako enpresa bat bazara, zure enpresaren kudeaketak mugikorrean egin ahal izango dituzu edonon eta edonoiz. 50 funtzio baino gehiago jartzen ditugu zure esku absentismoa denbora errealean kudeatzeko eta alerta pertsonalizatuak sortzeko.

Deskargatu aplikazioa hemen:

‘Asepeyo asesorías’ aplikazioa

Asepeyorekin elkar lan egiten duen laneko aholkularitzabat bazara mugikorraren bidez burutu ditzakezu Mutuarekiko tramiteak: zure enpresa eta autonomoen xehetasunak ikusi, “Kotizazio desberdintasunak” txostena zuzenean atzitu eta gurekin zain dituzun kudeaketen alertak jaso.

Deskargatu aplikazioa hemen:

Descarga en Google Play

 

‘Mi Asepeyo’ aplikazioa

Asepeyoko enpresa mutualista bateko langile bat bazara, Mutuarekin duzun harremana zure gailu adimendutik kudeatu dezakezu. Funtzio nabarmenen artean daude osasun-txostenen atzipena, 5 urteko antzinakotasuna arte, eta zure agenda-medikoaren atzipena. Zure mediku-bisiten alertak pertsonalizatu ditzakezu eta errehabilitazio-tratamenduaren jarraipena atzitu dezakezu.

Deskargatu aplikazioa hemen:

Datuen Analisi Dinamikoa

Langile kopuru handia duten enpresek ezbeharrak eta absentismoa kudeatzeko sistema bat behar dute. Si perteneces a un departamento de RRHH o Prevención, y tu empresa es mutualista de Asepeyo, con este aplicativo de Business Intelligence puedes realizar, en tiempo real, el diagnóstico de la salud de tu empresa. Baita ere zuzenean atzitu dezakezu enpresen txosten korporatiboa eta behar dituzun datuak taldekatu erabaki-hartzea errazteko.

Azpiegitura berriak

Zure erabiltzaile-esperientzia hobetzen dugu

Kartel digitalak

Zu beti informatuta egotea nahi dugu. Gure informazio nabarmenena atzitu dezakezu beti, gure ospitale eta laguntza-zentro guztiak barne.

Wifi

Gure instalazio guztietan internet erabilgarri dago enpresaren Wifi sarearen bidez. Behin bakarrik hasi beharko duzu saioa eta edozein zentrotan erabili ahal izango duzu. Dena era automatiko eta seguruan.

Sinadura biometrikoa tableta digitalen bidez

Zurekin harremanetan egon nahi dugu era baliagarri eta errazean papera erabili beharrik gabe. Gure harrera-sailak burutuko ditu zure kudeaketa guztiak gure sinadura biometrikoaren sistema korporatiboaren bidez.

Gure Asepeyo live eredu digital berria

Asepeyo live da gure eraldaketa digitalaren eredua eta honen bidez Mutuaren zerbitzuak eskaintzeko era berri bat proposatzen dugu. 40 digitalizazio proiektu ditugu abian, eta denetan bezeroa da protagonista. Gure eraldaketa gurekin bizi ahal izango duzu aurrez-aurre.