Zure mutualitatea gara

Zergatik gu aukeratu?

Zaindu egiten zaitugu

1.500 osasun-profesional baino gehiago, zure zerbitzura Beharrezko medikuntza- eta errehabilitazio-tratamenduak ematen ditugu, eta geure gain hartzen ditugu zerbitzu- eta farmazia-kostuak.

Teknologia zure zerbitzura

Medikuntzako aurrerapen nabarmenak; esate baterako, telemedikuntza, grabitate-aurkako zintak eta hezurren 3D inprimatzea. Eguneko 24 orduetan konektatuta egoteko aukera ematen dizuten aplikazio berriak.

Murriztu egiten ditugu arriskuak

Prebentzioaren alorreko 80 aholkularik baino gehiagok modu pertsonalizatuan lagunduko dizute, teknologiarik puntakoenaren bidez lan-ingurune seguruagoak sortzeko: errealitate birtuala, droneak edo Virtual Ergonomics programa.

Zurekin kudeatzen dugu

Business intelligence delakoan oinarritutako beharrezko txosten, datu eta tresnak ematen dizkizugu, enpresako absentismoaren egoera diagnostikatu eta aztertu ahal izan dezazun.

Izapideak, klik bakarrean

Izapide guztiak erraztuko dizkizugu. Denbora  aurreztuko duzu, eta prozesuak asko arinduko dizkizugu hauen bidez:

Gure aplikazioak

Asepeyo empresas, Asepeyo asesorías eta Mi Asepeyo aplikazioen bidez, 50 funtzio baino gehiago izango dituzu eskura, zure enpresaren egoera denbora errealean ezagutu ahal izateko

Asepeyo Bulego Birtuala

Aplikazioekin lotutako plataforma, zeinaren bidez izapideak kudeatu eta dokumentu nahiz txostenak esportatu ahal izango baitituzu.

Datuen analisi dinamikoa

Enpresako absentismoaren bilakaeraren eta jokamoldearen inguruko aldagai guztiak sarean aztertu eta ustiatzeko aplikazioa.

Zugandik gertu gaude

3.500 profesional baino gehiago teknologia mediko-zientifikorik aurreratuena, hemen:

+178

ordezkaritza

+3

ospitale propio

+1500

laguntza-puntu

Konbentzitu al zaitugu?

Bidal iezazkiguzu zure datuak eta, 48 orduan baino gutxiagoan, zurekin harremanetan jarriko gara. Zure langileen osasuna eta zure enpresa zainduko ditugu.

Bulego Birtualeko izapideak

Sartu ABBean

Aurkitu zure zalantzen erantzuna

Ohiko galderak

Informazio guztia, eskura. Dena, mugikorretik

Ezagutu gure aplikazioak