Erakundearen egitura
Gobernu-, partaidetza- eta kontsulta-organoek, zuzendaritza nagusiak, zuzendariordetza nagusiek, zuzendaritza funtzionalek eta lurralde-antolakundeak osatzen dute. Kontsultatu Asepeyoren erakunde-egitura hemen.
Kudeaketa-arauak
Gizarte-segurantzaren araudia
- 8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena
- 1993/1995 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, mutualitateen lankidetzari buruzko araudia onesten duena
- 1630/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, mutualitateek emandako osasun- eta errekuperazio-zerbitzuak arautzen dituena
Kontratazio-araudia
- 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena
Aurrekontu-araudia
- 47/2003 Legea, azaroaren 26koa, Aurrekontu Lege Orokorrari buruzkoa
Gardentasun-araudia
- 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa
Barne-araudia
Hornitzaileen araudia
Hornitzaileen araudiarekin lotutako edozein konturi buruz hitz egiteko edo aipatutako dokumentuetan adierazitakoaren aurkako jokabideren bat jakinarazteko, comitecumplimiento@asepeyo.com helbidera idatz dezakezu kontsulta egiteko.
Zuzendari kudeatzailearen profil profesionala eta ibilbidea
Vicente Aparicio Mulet 1952/12/14an jaioa. Jaioterria: Anna (Valentzia)
Hezkuntza eta lan-esperientzia
Goi-karguen ordainsariak
Gobernu- eta partaidetza-organoak
Mutualitatearen gobernu- eta partaidetza-organoetako kideek eta haien ordezkariek ez dute jasotzen inolako ordainsaririk. Halere, bileretara bertaratzeagatiko ordainak jaso ditzakete (TIN/246/2010 Agindua, Zuzendaritza Batzordearen eta Prestazio Berezien Komisioaren bilerei buruzkoa, eta 1995eko abuztuaren 2ko Agindua, Lan eta Gizarte Segurantzaren Ministerioarena, Kontrol eta Jarraipen Komisioaren bilerei buruzkoa). 2019. urtean, honako zenbateko hauek dira aplikagarriak:
- Zuzendaritza Batzordea: 856,53 €
- Prestazio Berezien Batzordea: 712,05 €.
- Kontrol eta Jarraipen Komisioa: 533,31 €.
Zuzendari kudeatzailea eta zuzendariorde nagusiak
Zuzendari kudeatzailearen eta zuzendariorde nagusien ordainsarien zenbatekoa Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bateratuko 88.4 artikuluan xedatzen da, zeinak kontuan hartzen baititu martxoaren 5eko 451/2010 Errege Dekretuan finkatutako gehieneko mugak eta 2015eko urtarrilaren 2an argitaratutako Aginduan onetsitako sailkapena. 2018an, ordainsarien kontzeptuak honako hauek dira:
Zuzendari nagusia
- Oinarrizko ordainsaria: 111.328,84 €.
- Lanpostuaren osagarria: 66.797,19 €.
- Ordainsari aldakorra: 44.531,53 €.
Zuzendariorde nagusiak
- Oinarrizko ordainsaria: 84.512,04 eurotik 84.900,86 eurora.
- Lanpostuaren osagarria: 50.737,19 eurotik 50.939,71 eurora.
- Osagarri aldakorra: 33.825,03 eurotik 33.954,51 eurora.
Informazio ekonomikoa
Gizarte-segurantzaren araudia
Jasangarritasun-memoria
Ospitaleen 2017ko memoria
Kontratuak
Estatuko sektore publikoko kontratazio-organoen kontratugile-profilek Sektore Publikoko Kontratazio Plataformaren barruan egon behar dute, eta haren bidez kudeatu eta jakinarazten dira (Sektore Publikoko kontratuei buruzko Legearen testu bateratua onesten duen Errege Dekretuaren 334. artikuluaren arabera).
Gai honi buruzko informazio gehiago lortzeko, sartu “Kontugile-profila – Lizitazioak” atalean.
2018ko kontratazioen datuak
Jarraian, sektore publikoko kontratuen inguruko legediak aurreikusitako prozeduren bidez esleitutako kontratuak xehatzen dira.
Kontratu kopurua | Guztizkoaren %a | Esleitutako zenbatekoa (€) | Guztizkoaren %a | |
---|---|---|---|---|
Irekiak+Publizitatea+Txikiak publizitatearekin | 226 | % 13,26 | 25.529.483,58 | % 62,97 |
Kontratu txikia + Aurrekontua | 1.455 | % 85,34 | 14.182.149,39 | % 34,98 |
Esleipen zuzena + PNSP | 13 | % 0,76 | 724.859,29 | % 1,79 |
SKKLtik kanpo | 11 | % 0,65 | 103.907,04 | % 0,26 |
Guztira | 1.705 | % 100 | 40.540.399,30 | % 100,00 |
Kontratugile-profila – Lizitazioak
Sektore Publikoko kontratuen Legeari buruzko testu bateratua (SPKLTB) onesten duen Errege Dekretuaren 334. artikuluaren arabera, estatuko sektore publikoko kontratazio-organoen kontratugile-profilek Sektore Publikoko Kontratazio Plataformaren barruan egon behar dute, eta haren bidez bakarrik kudeatu eta jakinaraziko dira. Organo horien egoitza elektronikoan, Sektore Publikoko Kontratazio Plataformako kontratugile-profilaren esteka agertuko da.
Horregatik, Asepeyoren kontratugile-profila Sektore Publikoko Kontratazio Plataforman azaltzen da. Mutualitateak kontratuak esleitzeko dituen prozedurekin lotutako informazioa aipatu plataformaren bidez jakinaraziko dira, SPKLTBren arabera.
Kontratugile-profilerako sarbidea – Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia.
Kontratugile-profilerako sarbidea – Baliabideen Zuzendariordetza Nagusia..
Kontratugile-profilerako sarbidea – Ekonomiako Zuzendariordetza Nagusia.
Kontratugile-profilerako sarbidea – Lurraldeen Zuzendariordetza Nagusia.
Bestelako informazioa
Aurreko urtaldietako txostenak kontsultatu nahi badituzu, joan hona:
Informazio gehiago lortzeko: