Guri buruz

Nor gara?

Irabazi asmo gabeko enpresen elkarte bat gara, gure jarduera nagusiak osasun-laguntza eskaintzea eta laneko istripuen, gaixotasun profesionalen, gaixotasun arrunten eta lanekoak ez diren istripuen egoeretan prestazio ekonomikoak kudeatzea dira.

Baita ere Gizarte Segurantzak arautzen dituen ekintza prebentiboak burutzen ditugu eta ondorengo prestazioak kudeatzen ditugu:

  • Langile autonomoen jarduera-uztea
  • Minbizia edo bestelako gaixotasun larri bat duten adingabeen zaintzeari dagokion prestazioa
  • Edoskitzaro edo haurdunaldiko arrisku egoerari dagokion diru-laguntza

Informazio gehiagorako, ikus ‘Zer dira mutuak’ atala.

Misioa, ikuspena eta balioak

Misioa: Langileen osasuna zaintzen dugu.

Ikuspena: Jendeari zerbitzu bikaina, berritzailea eta konprometitua eskaintzea osasun eta prebentzio-kulturan aliatu estrategiko bat izateko asmoarekin.

Balioak: Irauteko asmoarekin ezarritako oinarriak dira eta guztion eguneroko jardueraren erreferentzia-esparrua dira, mutuako langile guztiek onartzen eta aplikatzen dituztelarik.

  • Zerbitzu-bokazioa: bezeroaren esperientzian kalitate estandar hoberenak lortzea, lehentasuna zauritutako langilea edo langile gaixoa direlarik.
  • Pertsonei zuzenduta: konfiantza, elkarrekiko errespetua eta entzute aktiboa sustatu.
  • Kudeaketaren eraginkortasuna: Baliabideak zuhurtasunez kudeatu, gardentasun eta iraunkortasun irizpideekin.
  • Eragin positiboa gizartean: gizarteari balioa gehitu, bereziki behartasun egoeran dauden taldeekiko eta ingurugiroarekiko praktika hoberenen ezarpena sustatuz.
  • Zuzentasuna eta legezkotasuna: gizatasun, etika eta zintzotasunarekin jardun, beti ere legea jarraituz.
  • Berrikuntza: benetako beharrak asetzeko zuzendutako berrikuntza hoberena lortu, zerbitzu, instalazio eta ekipamenduak etengabe hobetuz.
  • Talde-lana: gure profesional guztien integrazioa lortu enpresaren estrategia orokorrean, horretarako talde eta sailen arteko elkarlana sustatuz.

Asepeyoren historia

1915 urtean sortu zen Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitate (Mutualidad de Previsión Social) gisa, 1944 urtean Enplegatu eta Langileentzako Osasun eta Ekonomia Laguntza, Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitatea (Asistencia Sanitario Económica para Empleados y Obreros, Mutualidad de Previsión Social, A.S.E.P.E.Y O.) izena hartu zuen. Bere helburua estatu osoko derrigorrezko gaixotasun-seguruak kudeatzea zen. 1965 urtean Asepeyok gizarte-aurreikuspeneko erakunde bat izateari uzten dio eta Laneko Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutua Patronala bihurtzen da.

1990ko estatuko aurrekontu orokorren 4/1990 legea indarrean sartu zenean, Asepeyok bere izena aldatzen zuen eta ‘Gizarte Segurantzaren Lan Istripuetako eta Lanbide Gaixotasunetako Mutua” bihurtu zen’.

1996 urtea eta gero laneko istripu eta gaixotasunak kudeatzeaz gain, kontingentzia arrunten aldi baterako ezintasunaren prestazio ekonomikoa kudeatzen hasten da.

Lan-Arriskuen Prebentzioaren Legea indarrean sartu zenean (31/1995 Legea eta 39/1997 E.D.), lan-agintariek Asepeyoren gaitasuna onartzen dute Prebentzio-Zerbitzu gisa eratzeko, gainera Espainiako eremu guztietan jarduteko baimena lortzen du.

2005eko ekainak 11an Ministro Kontseiluak Errege Dekretu bat igorri zuen Aurreikuspen Zerbitzuak, Laneko Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutuak arautzeko, ondorioz, bere jarduera Kanpoko Prebentzio Zerbitzu gisa banatzen du eta Prebentzio Sozietateak sortzen ditu. Asepeyok jarduera hau banatzeko Asepeyoren Prebentzio Elkartea sortzen du, 2013 urtean Aspy Prevención izena hartzen duelarik. 35/2014 legearen ondorioz Asepeyok Aspy elkartean zuen partaidetza utzi behar izan zuen, gaur egun bi erakundeen kudeaketa guztiz bananduta dago eta ez dute inolako loturarik.

2010 urtean Asepeyok prestazio berriak onartzen ditu, adibidez langile autonomoen jarduera uztea, eta 2011 urtean adingabeen zaintza eta edoskitzaro naturaleko eta haurdunaldiko arriskuen prestazioak.

2015 urtean, Mutuen Lege berriarekin, Asepeyok izen berria hartzen du: Asepeyo, Mutualitatea Gizarte Segurantzarekin elkar lanean.

Asepeyok unean erakunde zabal bat du eta erkidego autonomo guztietan aurkitzen da. Bere ordezkaritzen artean aurkitzen dira 142 laguntza-zentro, 4 ospitale (2 propioak eta 2 mankomunatuak) eta eguneko ospitale bat, 5 errehabilitazio-zentro, 2 laneko ziurtasun eta garbitasun-zentro, 15 jendearen arreta-bulego, 4 KAAE kudeaketa bulego eta 4 bulego nagusi.

Bartzelonako ospitalea (Sant Cugat), Madrilgo ospitalea (Coslada) eta Sevillako eguneko ospitalea (Cartuja), hiru zentro adierazkorrak dira, teknologia aurreratuena dute eta hainbat arloetako profesional taldeak dituzte.

Asepeyok 3.300 langile ditu eta prebentzio eta errehabilitazioa eskaintzen duen osasun-antolaketa handi bat dugu lurralde nazional osoan laguntza-zentroak eta ospitaleak ditugularik. Azpiegitura honen bidez zauritutakoei laguntza osoa eskaintzen diegu, lehenengo sendaketa eta larrialdietako arretatik hasita, ebakuntza kirurgiko eta errehabilitazioa arte.

Asepeyok bere 100 urteetan beti garatu du osasunaren sustapenean jarduera garrantzitsu bat, bai ikerkuntzan, bai garapenean edo laneko segurtasun eta segurtasun neurrien ezarpenean.